Gure Sagardotegira hurbiltzeko Trebiñuko konderrian dagoen Askartza bilatu beharko duzue. Gasteiztik abiatuta Zaldiaran edo Gasteizko mendateetatik dago heltzea. Lehenengo kasuan Trebiño herria igaro eta gutxira ezkerretara dagoen desbio hartu behar da. Aldiz, Gasteizko mendatetik igarota, Uzkiano herrian dagoen elisa txikiandagoen errepidea hartuta helduko zarete.
Badaukagu kotxeak uzteko aparkaleku propioa.
Autobusa kontratatzea ere aukera polita da, lasaiago etortzeko eta bazkari eder batez disfrutatzeko. Horretarako erreserba egiteko momentuan autobusaz galdetu behar da. Joan etorria, 13€ dira pertsonako.
Mendizaleentzako badaukagu plan ederra ere. Gasteiztik bi bide daude Askartzara hurbiltzeko, biak dira politak, bata Adurtzako auzotik hasten da eta bestea Armentiatik. Bideetako bat bestea baina pixkat samurragoa da, biana biek merezi dute.
Joan etorria gehiegi baldin bada, beti daukazue bueltatzeko autobusa adostea edo lagunen batek, gure aparkalekuan, kotxea aurreko egunetik uztea.
Gora Mendizaleak!!!