GURE HISTORIOA


Gure sagardotegia Askartzan dago, Trebiñuko Konderriko herri txiki batean. Ez da pasoko herria, errepide nagusitik kanpo dago eta bertara iristeko herrian bertan amaitzen den desbideratzea hartu behar dugu.

Gure historia 1998. urtean hasi zen, lehen sagarrondoak landatuz eta handik ateratako fruituekin sagardoa ekoiztuz.

Trebiñu garia, erremolatxa eta patata bezalako produktuekin lotuta dago antzina-antzinatik. Ez, ordea, sagarrari eta sagardoari; gure lurraldeko ondare kulturalari apalki gehitu dizkiogun produktu berriak dira. Ez da garapen errazeko berrikuntza izan, baina pixkanaka sendotzen ari da.


sarrera


azkartza
azkartza6
bat
logosag



 

Txotx denboraldia ez da gure sagardoa dastatzeko modu bakarra, beti baitago eskuragarri botilan, bai Trebiñun, bai Gasteizko eta Arabako zenbait tabernatan.

Ziur gaude leku atsegin eta bero bat lortu dugula, non hurbiltzen den edonor oso gustura sentituko den, familiako beste bat bezala. Hori izan da behintzat gure nahia. Gonbidatuta zaudete, etorri eta egiaztatu. Guretzat plazerra izango da eta besoak zabalik hartuko zaituztegu.