GURE UPATEGIA


 

Gure upategiak badu bere historioa ere…Hasierako egurrezko kupel gutxi batzuk gure gaur egungo upategi modernoari eman zieten bidea. Gure familiaren baserria eraldatzen hasi ginen, gaur egungo sagardotegia lortu dugun arte, baina bide horretan hainbat eraldaketa izan dira.

Lehengo Upategiaren kokapena, egungo sukaldea dagoen tokian zegoen eta bertan egurrezko kupeletan geneukan sagardoa. Sukalde txiki batek hainbat laguneri ematen zion bazkaltzen eta orain eremu hura jatetxe bihurtu da.

 





Antzineko upategia zegoen tokia, orain sukalde txukun eta moderno bat bihurtu da eta kupelek badute bere leku propioa, hori bai upategian sortzen den giro eder eta magikoa ezta inondik inola galdu. Urtero urtero upategietan gertatzen dena apartekoa da, bai kupelen barruan, baita inguruan ere!

Abestiak dion moduan… Probatu ez duenak ez daki zer den hau!!!!!!

Beraz badakizue, gure sagardoa zuen zain dago, betiere errespetuz, baina disfrutatuz. Upategiaren txoko magikoa zuen eskura daukazue.