Gaur egun, 2.500 sagarrondo baino gehiago ditugu, hasieran genituen sagarrondo kopurua urtero urtero joan da igotzen eta ekoizpena 30.000 litro ingurukoa da.
Eguraldia erabakigarria da sagarrondoentzat zein sagardoarentzat. 600 metroko altueran gaude eta tenperatura baxuen eta izotzaren ondorioz zuhaitzak beranduago loratzen dira. Ez da harritzekoa, beraz, urtero egiten dugun sagardoa beti aurrekoaren berdina ez izatea.
Modu tradizionalean egiten dugu lan. Urrian, lagun eta senitartekoen laguntza paregabearekin, sagarrak jaso egiten ditugu. Horren ostean prentsatzeari eta lehen muztioa probatzeari ekingo diogu. Hurrengo hilabeteetan sagardoaren zikloa osatzen da, zukua hartzidurarekin, sagardo bihurtuz, betiere gure begiradapean. Behin eginda, mugarriaren irekiera ospatzen dugu, edo, euskaraz diogun bezala, txotxa.
Txotx garaia igarota botilaratzeari ekiten diogu, horrela lagun orok bere etxean sagardo botila bat izan dezan.