Gure sagardotegia Askartzan dago, Trebiñu Konterriko herri txiki batean.
Hor hasi ginen duela 14 urte gure lehen sagarrondoak landatzen eta sagardoa egiten. Gaur egun, 2.500 sagarrondok osatzen dute gure sagasti zabala, eta hortik ateratzen dugu Trebiñu izeneko sagardoa egiteko lehengaia.
Gure sagardotegian egunerokotasunetik aterako zaituen esperientzia polita bizi ahal izango duzu inguru ezin naturalago batean eta lagunen artean.
Gure janaria mimoz zaintzen dugu.
Zatoz eta murgildu sagardo naturalez zipriztindutako giro euskaldun batean!